Urbasa eta Andiako natur parkea eta Aralarko natur parkea, Valcarce Urbasa hoteletik oso gertu

Naturaren erdian dago Valcarce Urbasa hotela, inguru aberats eta paregabean. Hain zuzen ere, Olaztin aurkituko gaituzu, Nafarroako eta Euskadiko hainbat natur parketatik hurbil, Urbasa eta Andiako natur parketik edo Aralarko natur parketik hurbil, esate baterako.

Urbasa eta Andiako natur parkea

 

Urbasa eta Andiako natur parkeak 21408 hektarea ditu, 4 eremutan banatuta: Urbasa mendilerroa, Andia mendilerroa, Ameskoako Limitaciones mendia eta Urederraren iturburuko natur erreserba. Natur parkeak balio biologiko, paisajistiko, arkeologiko eta soziokultural handia du, bere hedapenagatik eta bere ezaugarri geologikoengatik.

 

Urbasa eta Andiako natur parkea bakana da, pagadiz beteriko basoak eta egitura karstikoa baititu, hau da, higaduraren ondorioz sortutako mendiguneak eta lurpeko urak. Egitura karstikoari esker sortzen dira kobazuloak eta abar.

 

Hona hemen Urbasa eta Andiako natur parkeaz gozatzeko zenbait jarduera:

  • Monumentu megalitikoak bisitatu, dolmenak, tumuluak eta menhirrak, esate baterako.
  • Severinoren Txabola bisitatu, artzain baten txabola alegia, tokiko artzain-tradizioa lehen eskutik ezagutzeko.
  • Ikaztegi bat nola berreraiki den ikusi.
  • Begiratokiez gozatu: Pilatosen balkoia, Urederraren iturburuan; Lizarragako begiratokia eta Urbasako jauregiaren ondoan dagoen mahai panoramikoa.
  • Natur parkean zehar mendi-ibiliak egin, ondorengoak esaterako: Iturrien ibilbidea, Artzainen ibilbidea, Mendizaleen ibilbidea…

 

Urbasa eta Andiako natur parkeari buruzko informazio-zentro bat dago Urbasan.

Aralarko natur parkea

 

Duela 50 milioi urte sortutako kareharrizko goi ordoki zabal batek osatzen du Aralarko natur parkea (1097 hektarea), leizeekin, kobazuloekin eta lurpeko ibaiekin batera.

 

Pagadi eta larre ugari daude bertan, abeltzaintza- eta gazta-tradizioaren (Idizabal gaztarena) mesedetan. Meatzaritza izan da Aralarko natur parkearen ingurua ustiatzeko beste baliabide tradizional bat.

 

Hona hemen Aralarko natur parkean egin daitezkeen zenbait jarduera:

  • Mendi-ibiliak egin, oinez, zaldiz zein BTT bizikletaz, San Migel Santutegiko begiratoki naturaleraino doana adibidez.
  • Monumentu megalitikoak bisitatu: dolmenak, tumuluak, monolitoak, kobazuloetako aztarnategiak, harrespilak…
  • Ardi latxak dituzten 50 artzain baino gehiagoren artzain-tradizioa ezagutu.
  • Baserri bat lehen eskutik ezagutu eta Idiazabal gazta dastatu.
  • Familia-tradizioa duten sagardo-upelategietara joan.
  • Barandiaran Museoa bisitatu, Ataunen.

Altsasu izeneko herri xarmanta

 

Ipuin batetik ateratako herria dirudi Altsasuk eta bertara joanez gero, denboran atzera egin ahalko duzue monumentu megalitikoen eta ermiten eskutik. Otadiako Kristo Deuna da ermita horietako bat. Ibilbidearen ostean, Altsasuko gastronomia proba dezakezue indarberritzeko. Tokiko produktuak erabiltzen dituzte: txistorrak, gazta, odolostea, txahalkia eta zaldikia.

 

Eta herriko zaporeak dastatzeko modurik onenaren bila ari bazarete, zoazte tabernaz taberna pintxoak eta ardoa dastatzera!

 

Eskualde bakana: Sakana

 

Arakil, Ergoiena eta Burunda izeneko hiru aranak eta 15 udalerri barne hartzen dituen eskualdea da Sakana. Aralar mendilerroa du iparraldean, eta Andia eta Urbasa mendilerroak hegoaldean. Arakil ibaiak zeharkatzen du eskualdea, mendebaldetik ekialdera.

 

Sakana barruan daude Urbasa eta Andiako natur parkea, Aralar mendilerroa, Andia mendilerroa, Urbasa mendilerroa… Altsasu da eskualdeko hirigune nagusia baina badaude beste herri batzuk ere: Irurtzun, Etxarri Aranatz, Olazti (bertan dago Valcarce Urbasa hotela) eta Lakuntza.

 

Eta zerk egiten du berezi eskualde hau? Paisaia liluragarriek, eliza erromanikoek, gastronomia onak, jai tradizionalek eta Urbasa eta Andiako natur parkean zein Aralarkoan egin daitezkeen mendi-ibiliek.

Iruñea, Valcarce Urbasa hoteletik 25 minutura

 

Benetan merezi du Iruñea bisitatzea, bertako ondare historiko eta monumentalagatik eta askotariko ospakizunengatik. Gainera, Valcarce Urbasa hoteletik 25 minutura baino ez dago.

 

Iruñeko Sanferminak azpimarratzeko modukoak dira. Uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatzen dira eta ezagunak dira mundu osoan, duela gutxitik. Neurri batean Ernest Hemingway idazleari zor diogu hedapen hori, bere Fiesta eleberrian deskribatu baitzituen.

 

Gasteiz, Valcarce Urbasa hoteletik 25 minutura

Benetan hiri ederra da Gasteiz eta Valcarce Urbasa hoteletik 25 minutura baino ez dago, Olaztin baitago hotela. Biosphere Responsible Tourism nazioarteko ziurtagiria du Gasteizek.

 

Zer egin daiteke Gasteizen?

  • Erdi Aroko Almendra ezagutu, Euskadiko hirigune historikorik esanguratsuenetako bat, eta baita Santa Maria Katedrala ere (gotikoa).
  • Disfrutatu Eraztun Berdeaz, oinez zein bizikletaz. Gasteiz inguruko eremu bat da Eraztun Berdea eta 6 parke handik osatzen dute, hiritik hurbil naturaz gozatzeko.
  • Gasteizko museoak bisitatu: Artium (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa), Arkeologia Museoa, Arte Sakratuaren Museoa, Arte Ederren Museoa eta Natura Zientzien Museoa, besteak beste.
  • Hirian barrena ibili, gai zehatz baten inguruko ibilbideren bat eginez.
  • Arabako Errioxako upeltegiren batera joan.
  • Gasteizko gastronomia dastatu pintxoen ibilbidean